MURUAREN
ESKULTURA: INURRITZAKO PELAlO DEUNA
Edozein
herriren bizimoduan, artistaren lana beharrezkoa gertatu da. Lanaren beharra,
bizi nahi bada eta egindakotik zerbait gorde nahi bada, ukaezina da lehengo
garaietan bezala gaurkoetan baita ere. Artistaren lana, beharrezkoa da, eta
beharrezkoa izan da euskal pertsonartean.
Orain bizi
garenontzat, gure arbasoen izatea beraien artelanek azaltzen digute, beraien
beste lan mota askoren artean. Artelan horiek, berriz, maila askotakoak izanik
gainera era desberdinera burutuak izan dira.
Zarautztar
eskultoreak, Murua Tomasek, bere artegintza, ondo ezagutuz eta sentituz
batera, Euskal Herriaren iraganean murgiltzen du gaurko denboretaraino
ekarriz. Bidaia handia da Muruarena. Inurritzako Pelaio Deunari buruzko
eskultura esankorra, ondo landua eta zoragarria da Muruaren bidaia handi
horretako lekuko onenetarikoa. Gaurko mailan zizeldua dago atzoko Pelaio
Deuna, Inurritzako jakitun paregabea eta hauzotar ezagunena. Pelaio Deuna,
lehengoan dagoelarik, oraingoraino heldu da Zarautzko beste semekutun bati
esker, Murua Tomas eskultoreari esker alegia.
Bere
artisten lanez kezkatzen den herria iraunkor bihurtuko da. Euskal Herriaren
iraunkortasuna, hein batetan, bere alabaseme artistek lortu izan dute, hasi
Isturitzeko eta Ekaingo haitzuloetako artista izugarri ezezagun haiengandik
eta bitarteko beste hamaikengandik zehar igaroz oraingo hauetaraino iritsiz,
zeinetan aurkitzen den zarautzar Murua Tomas eskultore handia.
APALATEGI
BEGIRISTAIN, JOXEMARTIN
Euskal Herriko Unibertsitateko antropologo irakasle