TOMAS MURUA, ESKULTORE
HAUNDIENETAKOA
Edozein arlotako ezagupenean
baldintza nagusien artean honako hau ezin da inoiz faltatu, baldin eta
ezagupena errealitatearen adierazgarri izango bada beti eta nonahi, zera
alegia: ezaguleak ezagutua bere hatzamar guztiez heldu eta landu behar du.
Artisten eta beren artelanen ezagupenari bagagokio,
artearen kritikalariak bere ezagupengaia behin eta berriro, are, etengabe «ikutu»
behar du. Horretarako modu
asko dauka, beti berdinak ez, ordea. Antxieta eskulturgileaz ari garenean,
denbora ezaugarria dugu hura ezagutzeko oso kontutan hartu beharko dugun
moduetariko bat; izan ere, gure euskal eskulturgile handia xv. mendean
Iruinean bizi izan bait zen, eta gu, aldiz, XX.ean. Hori, halere, edonorentzat
argi dagoen gauza bat besterik ez da. Gure garaiko artistaren bat hartzen
dugunean, denboraren arazorik ez dago, baina bai beste maila batetakorik,
artistaren eta bere hurbilekoen uste ona irabaztea alegia. Usteon hori gabe,
artearen kritikalariak ezin izango du bere ezagupen-gaiari buruz berri asko
eta onik jaso ahal, eta, bidenabar ez eta ere lorpen sakonik eta jakingarririk
eskeini. Azken azken batetan pertsona ezagutzerakoan bere
usteona irabaztetik hasten da ezagupena, eta usteonaren amaierarekin gelditu
baita ere.
Ataungo
esaunda batek dioenak argi eta garbi laburtzen du orain arte esandakoa:
Senide
urrutikoa baino
Auzokoa hobe
Euskaldun,
nahiz atzerritarren artean, artearen kritikalari asko eta asko ez dira beren
ezagupen-gaiarekiko behar besteko usteonik lortzen saiatzen, eta haien
kritikalani ere ez. Ez dute behar besteko garrantzirik artearen ezagupenerako.
Zarautztik arte mundura
Zarautzen
1928an jaio zen Tomas Murua, familia langile baten barnean. Familian, hain
zuzen, ikasi zituen sentimenaren taupada biziak eta lanaren beharra bizimoduz
nahi bada aurrera egin.
Zarautzko
herrian, gaur bezala, kultur mundua bere aldamenetakoen aldean landuagoa
zegoen. Bere adierazle bikainenetako bat zera zen, Arte eta Lanbide Eskola.
Hementxe ikasiko du Murua eskultoreak familian hartutako sentimena eta
langiletasuna bideratzeko medio formalik haundiena, arte jakintasuna alegia.
Hor izan zituen artearen «ama aita ordezko» bezala Epelde eta Alberdi. Hor,
baita ere, beste «senide» gehiago, Ugarte pintalaria tartean.
Edozein pertsonon nortasun
bilakaeran, txiki txikitatik, bakoitzak agertzen ditugun sentimenen
babespenean eta heziketa sozialean familiak eta herriak daukaten zeregina zein
oinarrizko erabat azpimarkatu behar da.
Duela hiru urte t'erdi egunkari
batek Murua eskultoreaz idatzitako poemaren bi bertsok ederki bistaratzen dute
aurreko guztia:
Sentimena
Pertsonaren samina
Izakien
Bizidunen nahiz bizigabeen
Oinarrizko sena
Bizikontzientziak
Tailatua
Herristoriak
Oharatua
Kulturgile zara
eskulturgile
Egurraren eta
bustinaren lagun eta laguntzaile
Tomas Murua haltzaritzan hasi
zen lan mundura iritsi zenean. Arte eta Lanbide Eskolako ikaskintzei esker,
non marrazkilari habila eta arte aplikatuaren jakitun gogotsua bilakatu zen.
Lanbidean bere arte sentimena eta ikaskai guztiak egokitzen asmatu zuen
berehalaxe. Egurraren lagun egin zen, bere berri ondo ezagutuz, eta jarraieran
laguntzaile bere aberastasuna, haltzarizkoa, zehitu zuelako eskulturazko
bihurtuz. Une honentantxe Muruak arte munduan nortasunera iristen da.
Familiako aita gaztea da oraindik: bere emaztearenzandik eta lagun
batzunengandik inguruaren onespena lehen aldiz jasoko du; eta handik urruna,
plazaratuko da Gasteizko Arte Bienalean, non bere edertasun guztizko «Amets»
eskulturagatik accesit eskeiniko dioten.
Urte askotan zehar, egurrean
hainbat eskultura egingo du: emakumezko nahiz gizonezko irudiak, euskal
kirolariak, buru bilduma, euskal borrokako pertsonaiak eta zertaera nagusiak,
den denak egunerokotasunean eraikiak, poesiaz eta gorengo teknikaz amaituak,
zentzumenek agertzen dizkizuten gauzen formari pentsamenduak antzemandako
zentzuz beteak.
Egurraz
gainera, bustinean hasiko da urte batzuen ondoren. Bere atz puntetan materia
bi hauen hizkuntza ulergarri bihurtuko da, eskultura hots. Murua dugu, egun,
antzinako euskal erretablue- tako irudigile haien adierazle onenetakoria;
Murua dugu, baita ere, egungo arte euskalduna nahiz atzerritarraren zentzu
betezko eskultore errealista haundienetanikoa. Muruaren eskulturek ederra
daukate jarioka, ederrak baitira eta ederra baitute.
Sentimenaren
erritmoz
Duzu behazpetzen
Bustina
Kanporatzen
Egurbama
Pertsonartearen
Mina
Zabiltza bila
Eskulturaren
Imajina
Joxemartin APALATEGI
BEGIRISTAIN
ANTROPOLOGOA